![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/2000_Playboy_Wet_and_Wild_Bikini_Fashion_Show_left.jpg/640px-2000_Playboy_Wet_and_Wild_Bikini_Fashion_Show_left.jpg&w=640&q=50)
Playmate
Playboy aldizkariko erdialdeko orrian agertutako emakumezko modeloa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Playmate deritzo Playboy hilabetekariaren orrialde nabarmenetako argazkietan posatzeko hautatua izan den emakume modeloari. Hileko Playmatea eduki erotiko handiko argazkietan agertu ohi zen, biluzik eta pose seduzitzaileak eginez. Gainera, aldizkariak erdialdeko orrialdean zekarren poster edo afixa zabalgarriaren protagonista izan ohi zen. Horrez gain, modeloari promozioa egiten zitzaion biografia labur batekin eta beste zenbait datuekin batera, hala nola, garaiera, neurriak, urtebetetze-eguna eta abar.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/2000_Playboy_Wet_and_Wild_Bikini_Fashion_Show_left.jpg/640px-2000_Playboy_Wet_and_Wild_Bikini_Fashion_Show_left.jpg)
Urtero Hugh Hefner Playboy aldizkariaren jabea zenak Urteko Playmatea aukeratzen zuen 12 Hileko Playmateen artean, harpidedunen iritzia aintzat hartuz.