From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinioetako mendiko zakurra Euskal Herriko zein Okzitania, Aragoi eta Kataluniako Pirinioetan barrena zabaldutako bertako txakur arraza bat da, ezagupena duena (Frantziako arraza gisa) Nazioarteko Federazio Zinologikoan, molosoideen 2. atalean.
Pirinioetako mendiko txakur | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Espainia |
Altuera | arra: 70 cm gutxienekoa arra: 80 cm gehienez emea: 65 cm gutxienekoa emea: 75 cm gehienez |
Katalogo kodea | 137 |
Oso antzeko definizioak ditu Pirinioetako mastin edo Nafarroako artzanor esaten denarekin alderatuta, txikixeagoa izan daiteke. Altuera gurutzean izan daiteke 70 eta 80 cm artekoa, eta emeetan 65 eta 75 cm artekoa, 2 cm-ko aldentzea onartzen delarik bakarrik estandarrekoa dela adierazteko. Aldiz Pirinioetako mastinetan, altueta minimoak markatuta daude (arrak 77 cm, emeak 72), eta 81/75 cm-tik gorakoak egokiagotzat jotzen dira[1][1].
Txakur handi eta zuri edo zurixkak dira, eta kolorean estandarrak adierazten du kolore printzak eduki behar dituztela beti belarrietan. Aldiz Pirinioetako mastinek mantxarik gabeak izan behar dituzte belarriak. Halaber, aurpegia ilaje orokorraren kolorekoa dute, non mastinek maskara formako kolore aldaketa eduki ohi duten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.