From Wikipedia, the free encyclopedia
Pierre René, Deligne bizkondea (Etterbeek, 1944ko urriaren 3a) belgikar matematikaria da.
Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen lizentzia, eta doktoregorako ikasten jarraitu zuen 1968 arte. 1967-68 urteetan, doktoregoa bukatu baino lehen, Belgikako Ikerketa Zientifikorako Fundazio Nazionaleko kide izan zen. 1968an, Bures-sur-Yvetteko Ikerketa Zientifiko Aurreratuen Institutura joan zen (Frantziara), eta hango kide egin zuten bi urte geroago. 1984an, Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutura joan zen, eta irakasle aritu zen han. Deligneren ekarpen garrantzitsuenetako bat Weilen hiru aieruen ebazpena da. Aieru horien bidez, geometria aljebraikoa eta zenbaki aljebraikoen teoria sortu zen, eta, lan horri esker, Fields domina jaso zuen Delignek Helsinkiko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1978). Beste arlo askotan ere lan egin du: Hilberten 21. problema, Hodgeren teoria, moduluen teoria, forma modularrak, Galoisen adierazpideak, L-serieak eta Langlandsen aieruak, eta talde aljebraikoen adierazpideak. Fields dominaz gainera, Suediako Errege Akademia Zientifikoaren Crafoord saria jaso zuen 1988an, geometria aljebraikoan egindako ikerketa-lanari esker.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.