Escherichia coli kokobaziloa da eragilerik ohikoena. Sukarra, gerriko mina, piuria eta ondoez orokorra dira ezaugarri nagusiak. Gehienetan, giltzurrunetatik irazten diren antibiotikoak eta bestelako kimioterapia-substantziak erabiltzen dira sendagai gisa, baina, batzuetan, kirurgiaren bidez sendatu behar izaten da.