Petronas dorreak
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Petronas dorreak edo Petronas Dorre Bikiak[1] Malaysiako hiriburu den Kuala Lumpur hiriko bi etxe orratz dira. 1998 eta 2004 urteetan zehar munduko etxe orratzik garaienak izan ziren. 2004an Taipei 101 dorreak Petronas dorreak gainditu eta eraikin altuenaren titulua kendu zien. Dorreek 88 solairu ditu eta 452 metroko garaiera.
Petronas dorre bikiak | |
---|---|
Menara Berkembar Petronas | |
Suria KLCC | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Malaysia |
Federal territory of Malaysia | Kuala Lumpur |
Koordenatuak | 3°09′27″N 101°42′43″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993ko martxoaren 1a |
Inaugurazioa | 1999ko abuztuaren 31 |
Jabea | Petronas KLCC Properties (en) |
Izenaren jatorria | Petronas |
Arkitektura | |
Arkitektoa | César Pelli |
Eraikitzailea | Hazama Ando Corporation (en) Samsung C&T Corporation (en) Kukdong Engineering & Construction (en) |
Egitura ingeniaritza | Thornton Tomasetti (en) |
Estiloa | arkitektura postmodernoa |
Dimentsioak | gehienezko altuera, altuera arkitektoniko: 45.200 () cm |
Solairuak | 88 |
Azalera | 395.000 m² |
39 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Menara Berkembar Petronas, Pusat Bandaraya Kuala Lumpur, 50088, Kuala Lumpur |
Telefonoa | tel:+60-3-2331-8080 |
Webgune ofiziala | |
Cesar Pelli arkitektoak diseinatua, dorreek arte islamiarraren ezaugarriak jarraituta eraikita daude. Dorreak Petronas petrolio enpresaren egoitza ezartzeko eraiki ziren, izan ere, enpresa horrek lehen dorre guztia betetzen du bere bulegoekin.
Dorreen datu garrantzitsu eta bitxienen artean honako hauek daude:
• 78 igogailu(39 dorre bakoitzeko)
• Azalera osoa: 395 000 m2 (bi dorreak kontuan hartuta)
• 88 etxebizitza
César Pelli arkitekto argentinarrak diseinatu zituen eta 1998an bukatu zituen. Batez ere hormigoia, altzairua, aluminioa eta beira (fatxada)erabilita. Baseak, hasieran Salomongo izarraren forma zuten (zortzi puntako izarra). Pellik, diseinu geometriko islamiar bat erabili zuen bere oinplanoan bi karratu elkartzen zituenean. Goialdean tamaina gero eta txikiagoa zuen, eta kultura islamikoan oso ohikoa den motibo batean oinarrituta dago: zortzi puntei erreforzatzeko, lobulu irten batzuk gehitu zizkien, eta, teknika horrekin, zortzi puntako izar bat lortzen da. 1992an hasi ziren dorreak eraikitzen.
41. eta 42. solairuetan (170 m garai) zeruzubi bat dago, bi solairukoa eta 58 m luze dena.
2005eko azaroaren 4an, arratsaldean, su bat lehertu zen Suria KLCC zinemagunean, Petronas dorreen azpiko merkataritzagunean, eta panikoa sortu zuen. Ez ziren zauriturik izan. Eraikinak ia hutsik zeuden, Suria KLCC merkataritzagunea izan ezik, gaueko ordu beranduak baitziren; zinemako ikusleei eta jatetxeetan afaltzen ari ziren mahaikide batzuei bakarrik eragin zien.
2009ko irailaren 1eko goizean, Alain "El Trepador" Robert hiri-igokari frantsesak, eskuak eta oinak bakarrik erabiliz eta segurtasun-gailurik gabe, bigarren dorrearen gailurrera igo zen, aurreko bi saiakerak gelditu ondoren. 1997ko martxoaren 20an, poliziak 60. solairuan gelditu zuen. Bigarren saiakera bat egin zuen 2007ko martxoaren 20an, hamar urte geroago, eta berriz ere solairu berean atxilotu zuten, baina beste dorrearen gainean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.