![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5f/Cracked_boulder_DMCR.jpg/640px-Cracked_boulder_DMCR.jpg&w=640&q=50)
Petrologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Petrologia arroken elkarteen propietate fisiko, kimiko, mineralogiko, espazial eta kronologikoak eta euren sorrera aztertzen dituen geologiaren atala da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5f/Cracked_boulder_DMCR.jpg/640px-Cracked_boulder_DMCR.jpg)
Petrologiak erabiltzen dituen ikerketa metodoak eta teknikak harrien tasun desberdinak ezagutzera bideratzen dira. Aztertzen dituen tasun batzuk hauek dira: gogortasuna, solidotasuna, kolorea, disolbagarritasuna, irazkortasuna, tasun elektrikoak, optikoak eta magnetikoak, osaera kimikoa eta abar. Azterketa hauek egiteko mikroskopio polarizatzailea, mikroskopio elektronikoa, isla mikroskopioa, X izpiak, difraktometroa, kimika analisia (kualitatiboa eta kuantitatiboa) eta espektrografoa erabiltzen ditu, besteak beste. Azterketa hauen bidez harriak nola eratu ziren jakitera irits daiteke sarritan.
Bi adarretan zatitzen da petrologia: petrografia eta petrogenesia. Petrografiak arroka kristalinoen ezaugarriak argi polarizatuaren bitartez ikertzen ditu, eta petrogenesiak arroken sorrera.