Peterlooko sarraskia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peterlooko Sarraskia (ingelesez: Peterloo Massacre) 1819an, Manchesterreko Saint Peter ordokian gertatutako langile-protesta ezagun bat izan zen.
Peterlooko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Data | 1819ko abuztuaren 16a |
Kokaleku | Manchester |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Pertsona hilak | 15 |
XIX. mendearen hasierako britainiar langile-protestetan gertakari erabakigarrietako bat izan zen. Sindikatuak legeztatu baino lehenago gertatu zen. Hiri horretako Saint Peter ordokian 60.000–80.000 manifestari inguru bildu ziren, ordenan eta bakean, artoaren legea atzera bota zezatela eskatzeko, izatez langabezia eta gosea ohikoak izan ziren Napoleonen aurkako gerra amaitu eta hurrengo urteetan. Gudarosteak tiro egin zuen jendetzaren aurka, aurrez ohartarazi gabe. 15 hildako eta 400-700 zauritu inguru eragin zituzten. Errepresioaren ondorioz, biktimei elkartasuna adierazteko mugimendu bat sortu zen herrialde osoan. Biktimei "Peterlooko heroiak" esan zieten, urte batzuk lehenago Waterlooko guduan Napoleonen aurka lortutako garaipena gogora ekartzeko. Gertakari horrek langileriaren arazoei buruzko kontzientzia hartzen lagundu zion Britainia Handiko gizarteari.