Perseus Liburutegi Digitala Bostongo Tufts Unibertsitateko proiektuaren liburutegi digitala da, Humanitateetako iturrien bilduma digital bat biltzen duena, Klasikoen Departamentuak kudeatua. Sortu zenetik, proiektuaren editore nagusia Gregory Crane da, unibertsitate horretako katedraduna[1].

1987an sortu zen proiektua, Antzinako Grezia aztertzeko materialak bildu eta eskaintzeko asmoz. Bi CD-ROM argitaratu ziren. Interneten Perseus 1995etik dago eskuragarri Project Library izenarekin. Proiektuaren helburua gainditu da eta gaur egungo bildumek Grezia eta Erromako klasikoak, Errenazimentu ingelesa, Edwin Bolles-en dokumentuak eta Tufts Unibertsitatearen historia biltzen dituzte, baita tresna lagungarriak ere, hala nola hiztegiak eta entziklopediak.

Perseus Project kode irekiaren aldekoa da eta XML formatuan dauden eta deskargatzeko eskuragarri dauden testuak argitaratzen ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.