surflari lapurtarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Peio Lizarazu —nazioartean Peyo Lizarazu izen-deiturez ezaguna— (Hendaia, Lapurdi, 1975eko irailaren 25a) surflaria da. Bixente Lizarazu munduko eta Europako txapelduna izandako futbolari ohiaren anaia da.
Peio Lizarazu | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Peio Lizarazu 1975eko irailaren 25a (49 urte) Hendaia, Lapurdi |
Ezaugarri teknikoak | |
Olatu kutunenak | Belharra |
Errugbira jokatzen zuen gaztetan, lehen mailako Begles taldean arituz. Ordea, surflarien artean ezaguna den Quiksilver jantzien enpresak lana eskaini zion eta surfaren mundura itzuli zen.
Merkataritza ikasi zuen Bordelen eta gero Ingalaterran. Hainbat urtez Quiksilverren talde-managerra izan ondoren, gaur egun saltzaile da. Surfaren zaletua da, 2002ko azaroan munduko olaturik handienetako batzuk aurkitu eta surfeatu zituen Hendaiatik Donibane Lohizunera dagoen Belharra izeneko itsas-gunean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.