Paviako gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Paviako gudua, 1525eko otsailaren 24ko goizean gertatua, 1521-1526 bitarteko Italiako Gerra erabaki zuen gudua izan zen. Karlos V.a enperadorearen germaniar-espainiar armadak mendean hartu zuen Frantzisko I.a Frantziakoa buru zuen frantses armada.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Paviako gudua | |||
---|---|---|---|
1521-1526 bitarteko Italiako Gerra | |||
Paviako gudua, Ruprecht Heller-en margolana | |||
Data | 1525eko otsailaren 24a | ||
Lekua | Pavia | ||
Koordenatuak | 45°11′51″N 9°09′54″E | ||
Emaitza | Espainiar Inperioaren garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Itxi
Frantzisko I.arekin eskuz esku Henrike II.a aritu zen Nafarroan gatazka artean gori-gori zegoela. Frantsesak eta nafarrak galtzaile atera ziren; are, enperadorearen tropek bi erregeak atzeman zituzten. 1526ko Madrilgo Itunean zehaztu ziren porrotaren ondorio politikoak. Kolpe oso gogorra izan zen Nafarroa subiranoaren berreskurapen ahaleginerako eta nafar erregearen asmoentzat.