Pavel Txerenkov
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pavel Alekseievitx Txerenkov, (errusieraz: Павел Алексеевич Черенков; 1904ko uztailaren 28agreg./uztailaren 15ajul. -1990eko urtarrilaren 6a), ospe handiko fisikari sobietar bat izan zen. 1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Txerenkov erradiazioa aurkitu eta interpretatzeagatik
Pavel Txerenkov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novaia Txigla, 1904ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1990eko urtarrilaren 6a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Putintseva (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Voronezheko Estatu Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Sergei Ivanovitx Vavilov |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Sergei Ivanovitx Vavilov |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikari nuklearra, asmatzailea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Lebedev Physical Institute (en) Moscow Power Engineering Institute (en) National Research Nuclear University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
1904ko uztailaren 28an jaio zen, Novaia Txigla errusiar herrian, Voronezh oblastean kokatua. Fisika eta matematiketan lizentziatua Voronezheko Unibertsitatean 1928an, jada 1930ean, Sobietar Batasuneko ospetsuenetako bat den Lebedeveko Fisika Institutuan ikertzaile bezala sartu zen.
Txerenkov, 1990eko urtarrilak 6an hil zen, Moskuko bere egoitzan.
Sergei Ivanovitx Vavilov fisikariaren agindupean, bonbardaketa erradiaktibo baten mende jarritako ur botila baten argi urdin igorpena ikusi zuten. Fenomeno hau, argiaren abiadura baino azkarrago mugitzen diren partikula atomiko kargatuekin lotua, oso garrantzitsua izan zen fisika nuklearrari buruzko eta izpi kosmikoen azterketan, Txerenkoven erradiazioa deritzonari buruzko lan esperimentalean. 1953an, Institutuko fisika esperimentaleko irakasle bihurtu zen, non Lebedeven laborategia zuzendu zuen partikula azeleragailuei buruzko ikerketetan, baita fotoi eta mesoiei buruzkoetan ere.
1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Ilia Frank eta Igor Tammekin batera, Txerenkoven erradiazioa deritzonaren aurkikuntza eta interpretazioagatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.