Paul Greengrass
From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Greengrass (Cheam, Surrey, 1955eko abuztuaren 13a) ingeles zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria da. Gertakari historikoen dramatizazioetan landua, eskuko kameren erabilerak bereizten du.
Paul Greengrass | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cheam (en) , 1955eko abuztuaren 13a (68 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Queens' College (Cambridge) Sevenoaks School (en) Gravesend Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema ekoizlea, telebista zuzendaria eta zinemagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
|
Bloody Sunday (2002) 1972ko Ipar Irlandako Derryko Sarraskiari buruzko filmagatik Berlinaleko Urrezko Hartza irabazi zuen. Bourne ekintza/thriller sagako hiru film zuzendu ditu: The Bourne Supremacy (2004), The Bourne Ultimatum (2007) eta Jason Bourne (2016). United 93 (2006) filmagatik Zuzendari onenaren BAFTA Saria irabazi zuen eta Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendatu zuten. Zuzendu dituen beste film batzuk Green Zone (2010) edo Captain Phillips (2013) dira, besteak beste. 2004an Omagh filma idatzi eta elkar-ekoitzi zuen, British Academy Television Award irabaziz.