From Wikipedia, the free encyclopedia
Patxi Ondarra Erdozia edo Aita Ondarra (Bakaiku, Nafarroa Garaia, 1925eko maiatzaren 19a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2005eko uztailaren 30a) fraide kaputxinoa eta euskaltzaina izan zen.
Patxi Ondarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bakaiku, 1925eko maiatzaren 19a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2005eko uztailaren 30a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza |
Hamabi urterekin Altsasura, kaputxinoen apaiztegira, joan zen ikastera. Apaizgo ikasketak bukatu ondoren, Zangozan apaiztu zen kaputxinoekin 1945ean.
Sei urte geroago Txilera joan zen irakasle eta bertan hamahiru urte igaro zituen. Euskal Herrira bueltan, Lekarozen eman zituen 12 urte irakasten. Han zegoelarik, historiaurreko monumentu megalitikoak ikertzen ere ibili zen. 1977. urtean Vianako Printzea Erakundeko Indusketa eta Arkeologia batzordeko kide hautatu zuten.
Euskaltzaindiak 1979an izendatu zuen euskaltzain urgazle eta 1980ko uztailaren 31n, berriz, euskaltzain oso hautatu zuten, Polikarpo Iraizozek utzitako hutsunea betetzeko.
Joakin Lizarragaren (1748-1835) lanak zabal eta luze aztertu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.