From Wikipedia, the free encyclopedia
Patin hockeya bost jokalariz osaturiko bi talderen (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesiz inguratuta egon behar du, izkinak biribilduak eta zelai bakoitzean ate banak egon behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko irristailuen bidez mugitu behar dira eta sticka edo zurezko makila baten bidez kautxuzko pilota bat gidatu behar dute, hau aurkako taldearen porterian sartzen saiatuz.
Patin hockeya Ingalaterran asmatu zen XIX. mendearen amaieran. Edward Crawford izan zen asmatzailea eta izotzezko hockey-aren egokitzapen bat izan zen berak sortutakoa. 1924an, patinaje modalitate guztien federazioa sortu zen (patinaia artistikoa, abiadurazko patinaia eta hockeya). Herrialde sortzaileak Ingalaterra, Suitza, Alemania eta Frantzia izan ziren. Bi urte geroago munduko lehenengo txapelketa antolatu zen. Pixkanaka munduan zehar hedatuz joan zen, batez ere Europan, XIX. mendean, eta Hego Amerikan hurrengo mendean. Espainian, lehenengo taldea 1936an sortu zen eta Kataluniar federazioa sartu zen lehenegoa ere. Cerdanyola HC taldea izan zen, Cerdanyola del Vallés herri bartzelonarraean.
Zelaiak forma laukizuzena izan bahar du (izkin biribilduekin) eta aldeek dimentsio proportzional batzuk erakutsi behar dituzte, non luzerek zabaleraren bikoitza izan behar duten. Hona hemen neurrien artean egon daitezkeen bariazioak:
Azkenik, zelaiak metro bateko altueradun hesi batez inguratuta egon behar du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.