Paraguairen banaketa administratiboa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Paraguai deszentralizaziorako joera duen estatu unitarioa da. Herrialdea departamendutan, barrutitan eta udalerritan banatuta dago.
1993tik Paraguai 17 departamendutan eta izaera bereziko Asunción hiriburu barrutian banatzen da. Asunción estatuko botereen egoitza da eta departamenduen eskumenetatik at dago, udalerri bereizia osatuz. Departamenduak barrutitan banatuta daude eta departamendu bakoitzak bere hiriburua dauka.