Pablo Rivadulla Duró (Lleida, 1988koabuztuaren 9a), artistikoki Pablo Hasél bezala ezaguna, rap estiloko kantaria da. Bere burua komunistatzat jotzen du eta bere letrak oso polemikoak dira, politikoki ezker muturrean kokatuta. 2014anEspainiako Auzitegi Nazionalakterrorismoa goraipatzeagatik, bi urteko espetxe zigorra[1] ezarri zion; sententzia horren arabera bere kantetan ETA eta GRAPOren aldeko mezuak zabaltzen ditu.[2].
Unió Esportiva Lleidaren lehendakari-ohiaren semea da, Ignacio Rivadulla enpresaria.[3] Musika munduan bere debuta 2005an izan zen, "Esto no es el paraíso" demoarekin. Literatura alorrean zenbait lan burutu du, Derritiendo icebergs, bakarka idatzita, eta Veinte poemas de odio y dos corazones descuartizados, Dos canallas a sueldo de la habana eta Con la solidaridad por banderaAitor Cuervo poetarekin batera.
Behean agertzen dira berak esandako esaldi batzuk. Gaztelaniaz idatzi zituen esaldi hauek eraman dute gartzelara[4]ː
2014-03-23ː Zauritutako 50 polizia? Mertzenario nazkagarri hauek jotzen duten bitartean ez dute ezer esaten eta (beraiek, poliziek) zaurituta daudela esaten dute.
2014-03-24 Polizien oldarraldiari aurre egin diotenekin harro.
2014-03-25 Orain Istiluen aurkakoak mainak egiten datoz beraiek izan direnean milaka kolpatu eta torturatu dituztenak eta milaka lagun borrak erabiliz etxegabetu dituztenean.
2014-03-27 Poliziak 15 etorkin erailtzen ditu eta santutxoak dira. Herriak basakeriaren aurka defendatzen da eta "terroristak, zaborra e.a." gara.
2014-03-30 Polizia Nazi-onala kameren aurrean ere torturatzen.
2014-04-04 Polizia bat hiltzen duzu? Harrien azpian ere bilatzen zaituzte. Poliziek erailtzen dute? Ez da ezta ikertzen.
2014-04-04 Bi urte Iñigo Cabacas poliziak erail zuela eta ez dute inor kondenatu honengatik.
2016-02-14 Joseba Arregi poliziak eraila torturapean.
2016-03-14 Manifestazioak beharrezkoak dira baina ez nahikoak, haratago joan direnak babestu ditzagun (Gartzelan dagoen Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)ren Victoria Gómezen argazkiarekin batera).
01.04.2016-04-01 Isabel Aparicio komunista izateagatik erail zutenetik bi urtetara, Estatuak preso zegoen bitartean ospitalera joatea ukatu zioten. (PCE (r)ko Isabel Aparicioren argazkiarekin batera).
2016-04-07 Juan Martín Luna, PCE(r)ko militantea, poliziak eraila gure eskubideak babestearren.
Kondena baita ere Espainiako erregearen aurka idatzi eta esan zituen gauzen ondorioz izan zen. Besteak beste Espainiako Erregeari buruzko youtubeko bideoa erregea kritikatzen. Bideoa ikusgai dago youtuben[5].
Bakarka
Esto no es el paraíso (demo) (2005)
Miedo y Asco en Ilerda – Ilerda rima con mierda izenburupean berrargitaratuta (2007)
Trastorno Tripolar (2007)
Desde el abismo se goza de las mejores vistas (2006-2008)
No me joda doctor (2007)
En ningún lugar pero aquí (Zyon Revol "Frankie Brown" + Hasél) (2008)
Descuartizando resacas (2009)
Quemando la vida (Kaktan-ekin batera)(2009)
Cuando el tiempo no nos tocaba las ilusiones (2006-2009)
Se lo vomite al viento mientras ella se drogaba con otro (2010)
Inéditas por culpa de Aileen Wuornos (2007-2010)
Banquete de larvas (demo) (2010)
El Che disparaba (2011)
Siempre perdidos 1 (2008-2010)
Siempre perdidos 2 (2008-2011)
Solos en medio del misterio infinito - Poemak (2011)