egunkari digitala From Wikipedia, the free encyclopedia
Público edo publico.es Espainiako egunkaria da, egun sareko edizioa soilik duena, eta gaztelaniaz argitaratua (Kataluniako atala katalanez dago) eta Mediapro enpresarena. Bere akziodun nagusienetarikoak Jaume Roures eta Tatxo Benet dira. Egunkariak bere egoitza Madrilen du, eta Espainia osoan saltzen zen, paperean argitaratzeari utzi zion arte. Bere lehen zenbakia 2007ko irailaren 26an argitaratu zen, eta paperezko azken zenbakia 2012ko otsailaren 24an. Izan ere, arazo ekonomikoak zirela eta, data hartatik aurrera, paperezko edizioa argitaratzeari utzi, eta sareko ediziora mugatu zen Públicoren zabalpena.[1]
Público | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Madril |
Formatua | Sarekoa |
Argitaletxea | Mediapro |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Espainia |
Maiztasuna | egunero (paperean argitaratzen zenean) |
Salneurria | 1,40 € (astelehenetik ostegunera) eta 2,50 € (ostiraletik igandera) (paperean argitaratzen zenean) |
Historia | |
Ideologia | Ezkerra |
Sortzailea | Jaume Roures |
Zuzendaria | Jesús Maraña |
www.publico.es | |
Sorreran, euro batean saltzen zen astelehenetik ostegunera, eta 2 euroan ostiraletik igandera; azken aldian, baina, astean zeharreko salneurria 1,40 eurokoa zen.
Egunkariaren zuzendaria Jesús Maraña da, bere zuzendariordea Manuel Rico, eta bere zuzentzaile orokorra David J. Torres. Bere lehen zuzendaria Ignacio Escolar izan zen (sorreratik 2009ko urtarrilaren 13ra arte). Geroago, zuzendaria Felix Monteira izan zen 2010eko martxoaren 4ra arte. Handik hona, Marañak zuzendaritza hartu du. Bere erredaktore nagusiak Manuel Rico (politika), Íñigo Sáez de Ugarte (mundua), Amparo Estrada (ekonomia), Patricia Fernández de Lis (zientzia), Nacho Rojo (internet), Peio Hernández Riaño (kultura) eta José Miguélez (kirolak) dira.
Iritziaren atalean Manuel Saco, Espido Freire, Camilo José Cela Conde, Enrique Meneses, Alberto Olmos, Nativel Preciado, Ignacio Escolar, Berto Romero, El Gran Wyoming, Marta Nebot edo Toninoren izenak azpimarratu ahal dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.