From Wikipedia, the free encyclopedia
Ouroboros (grekotik Οὐροβόρος, ‘isatsa jaten duena’ eta berriz hemendik οὐρά, ‘buztana’, eta βόρος, ‘jaten duena’) bere isatsa irensten dabilen suge-itxurako animalia erakusten duen ikurra da, haren gorputzarekin zirkulu bat eratuz. Ouroborosa gauzen ziklo amaiezinaren ikur da, baita betiko eginahal, betiereko borroka edota alferrikako ahaleginarena, horren galarazpenerako egikune guziak egikaritu arren, zikloa berriz ere hasiko baita.
Horrela agertzen da Hongshan kulturako hildakoen alboan, Antzinako Egipton eta Jano jainkoaren ikur gisa (ondoren bi aurpegirekin irudikatu zen). Kontakizun hinduetan Shesha aurki dezakegu eta Quetzalcoatlaren bereizgarrietako batean ere bai.
Iñigo Santidrián, Burgoseko unibertsitateko filologo eta ikertzaileak, Michael Enderen “Amaigabeko istorioa” liburuan agertzen den ouroborosari egindako azterketari buruzko ikerlanak jorratu eta argitaratu ditu.
Ouroborosa gutxienez azken 3000 urtetan zehar hainbat kulturetan erabilitako kontzeptua da. Antzeko zenbait kontzeptu biltzen ditu, baita gaur egun zinemak eta telebistak oraindik orain bereganatutako besteak, erlazionaturik ez daudenak. Orokorrean bere buztana ahoan daraman herensuge gisa irudikatzen ohi da, bere burua klikatzen dabilena. Gauzen izate ziklikoa irudikatzen du, betiereko itzultzea eta ziklotzat hautematen diren beste kontzeptuak, bukatu bezain laster berriz ere hasten direnak (ikus Sisiforen mitoa). Zentzu orokorrago batean denbora eta bizitzaren jarraitutasuna sinbolizatzen ditu. Berpizkundearen eta betiere aldatzen doazen eta inoiz desagertzen ez diren gauzen irudikapena da.
Alkimiaren jardunbidean, gauza guztien batasuna adierazten du, materiazkoak eta espiritualak, suntsipenezko eta birsorkuntzazko amaigabeko ziklo batean inoiz desagertzen ez direnak, itxuraz aldatu baizik, amaigabetasunaren irudi. Chrysopoeia «urregintza» testuan daukagu horren erakusgarririk zaharrena, II. mendeko itun alkimikoa, Kleopatra Alkimistak Alexandrian idatzia. εν το παν idazkun grekoak erakusten du, hen to pan, «dena bat da», eta erdi-beltz, erdi-zuri agertzen da, zeinekin gauza orotan dagoen dualtasuna adierazten den. Zenbait irudikapenetan animalia argia eta iluna azaltzen da, erdiz erdi, yin eta yang bezalako pareko beste ikurren dikotomia oroitarazten. Alkimian, aurkakoak lotzen dituen alkimistaren lanaren izadi zirkularra irudikatzen du ouroborosak: kontzientea eta inkontzientea. Garbikuntzaren irudi da ere bai, bizia eta heriotzaren ziklo eternalak. Alkimiaz gero, masoneriak eta hainbat beste eskola filosofiko eta sinbolikok erabili eta ikasi dute ouroborosa.
Zizarea, arraina, herensugea, sugea edo gutxi gorabehera suge-itxurako animali luzanga, ezkataz eta ilez estalia, hanka edo hankarik gabekoa, etab. Makina bat koloreekin adierazia izan da, bere buztana ahoan, zirkulua eratuz. Honek etengabe bere burua irensten ari dela esan nahiko luke, inoiz desagertzen ez diren gauzen ernaberritzearen irudi bilakatuz, bakarrik etengabeko eraldaketak jasaten dituztenak. Isatsa ausikitzen duen merlenka. Eskandinaviar mitologian, hartzat hartzen da gehienbat.
Eric Rücker Eddison irlandar jatorrizko idazle ingelesak 1922an Ouroboroseko sugea izenburua zeraman eleberria argitaratu zuen, giropen epikokoa, mundu anglosaxoian mitoa hedatzeko balio izan zuena, eta hortik aurrera hainbat unibertsitate-irakasleko belaunaldik gaia sakonki ikasteari ekin zioten. J. R. R. Tolkienen lanaren aurretikotzat jotzen da.
Giristinoek esanahi berria eman omen zioten, munduaren bi dimentsioak, alegia (zirkuluaren barrualdeak eta kanpoaldeak irudikatua): barrualdea materiala eta zentzurik gabekoa litzateke (bere burua irenstea), kanpoalde infinituaren ondoan. Kristauek tentalditzat jotzen zuten sugea, eta munduko mugetara eraman zuten tentaldiaren irudikapena; sugetik at, zeruan, bekaturik ez; barruan dagoena, aldiz, bere erreinupean legoke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.