From Wikipedia, the free encyclopedia
Otto Klemperer Breslau, Prusiako Erresuma, 1885eko maiatzaren 14a - Zürich, 1973ko uztailaren 6a) judu jatorriko alemaniar orkestra-zuzendari eta musikagilea izan zen.
Otto Klemperer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wrocław, 1885eko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Alemania Israel |
Heriotza | Zürich, 1973ko uztailaren 6a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Israelite Cemetery Upper Frisian Mountain (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Johanna Geisler (en) (1919 - 1956ko azaroaren 3a) |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlin University of the Arts (en) Klindworth-Scharwenka Conservatory (en) Hoch Conservatory (en) Stern Conservatory (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Arnold Schönberg |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | sinfonia |
Diskoetxea | EMI |
|
Frankfurt eta Berlingo kontserbatorioetan musika ikasi zuen. Gustav Mahlerren lagun egin zen, Pragako Orkestrako zuzendari posturako gomendatu zuena 1907an. Hanburgo, Barmen, Estrasburgo, Kolonia, Wiesbaden eta Berlingo orkestrak ere zuzendu zituen.
1935ean Estatu Batuetara joan zen eta Los Angeleseko Filarmonikako zuzendari izendatu zuten. Han zuzendu zuen batez ere errepertorio alemaniarra. Hainbat depresio izan zituen Estatu Batuetan egon zen bitartean. 1940an estatubatuar herritartasuna jaso zuen.
1950eko hamarkadan bere ideologia ezkertiarrak arazoak sortu zizkion FBIrekin eta Europara joan zen. 1954an, Alemaniako pasaportea jaso zuen. 1970eko hamarkadan Israelen zuzendu zuen eta Israelgo ohorezko hiritartasuna jaso zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.