![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/AGMA_Ostrakon_Th%25C3%25A9mistocle_2.jpg/640px-AGMA_Ostrakon_Th%25C3%25A9mistocle_2.jpg&w=640&q=50)
Ostrakoi
Idazkunen bat edota irudiren bat duen zeramika zati bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ostrakoi (antzinako grezieraz: ὄστρακον, ostrakon, pluralez ὄστρακα, ostraka) bertan idazteko edo marrazteko erabiltzen zen maskor edo zeramika zati bat da, jatorriz, Grezia klasikoan erabiltzen zena hiri-batzarretan boto emateko.
![Thémistoclesen aurkako ostrakoia. , K.a. 490/480 inguru, Atenaseko Antzinako Agoraren Museoa.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/AGMA_Ostrakon_Th%C3%A9mistocle_2.jpg/640px-AGMA_Ostrakon_Th%C3%A9mistocle_2.jpg)
Lehen esanahi hori, ordea, zabaldu da eta testuinguru arkeologiko edo epigrafiko batean, ostrakoi bat, idatzitako edo marraztutako zeramika pusketa bat da, eta are batzuetan, marrazteko edota idazteko harraskatu diren harri-zati txikiak. Oro har, uste da idazkera gehitu baino lehen hautsi direla; antzinako jendeak zeramikazko pieza merkeak, ugariak eta iraunkorrak erabili zituen haien inguruan, asmo askotarako idazteko leku egokitzat, batez ere inskripzio oso laburretarako, baina kasu batzuetan ere, oso luzeak.