Orratz burudun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Orratz buruduna, buru orratza edo iskilinba orratz txikitxo bat da, ohiz metalezkoa, mutur batean punta zorrotza duena eta burutxo bat bestean. Funtzio asko ditu: horien artean, material edo objektu batzuk beren artean eustea. Jostungintzako lanbidean oso erabilgarria da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/Needle.jpg/320px-Needle.jpg)
Aurkikuntza arkeologikoak ikusita, hezurrezko orratz buruduna, gizateriaren lehen asmakizunetako bat izan zen. Ospe handia lortu zuen Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman.