From Wikipedia, the free encyclopedia
Op art arte mugimendu abstraktu modernoa da, 1960. urtean agertu zena. Optikaren oinarrietatik abiaturik, ilusio optikoak sortzen ahalegintzen zen. Kolore hotzen eta beroen arteko aurkakotasunaren edo geometriako irudi zuri-beltzen bidez mugitzen ari direla diruditen gainaldeen, kolore-aldaketen eta hondo- eta forma-aldaketen ilusio optikoak sortzen ziren.
Kazimir Malevitx eta Piet Mondrian izan ziren op art mugimenduaren aitzindariak. New York izan zen op art mugimenduaren gunea.
Fundatzailetzat har ditzakegu Victor Vasarely, Yaacov Agam (erliebezko koadroen egile), Bridget Riley, Jeffrey Steele, Richard Anuszkiewicz, eta Michael Kidner
Korrontea definitu zelarik ildoari jarraitu zioten artista batzuk izan ziren Jesús-Rafael Soto, Carlos Cruz Diez, Youri Messen-Jaschin, Julio Le Parc, Zanis Waldheims, Matilde Pérez, Kenneth Noland, Frank Stella, Josef Albers, Lawrence Poons, Piero Dorazio, Omar Rayo, Eusebio Sempere, eta zenbait artista latinamerikar hala nola Cristian Mac Entyre, Fabián Burgos, Karina Peisajovich, Christian Wloch eta Abel Ventoso, beste batzuen artean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.