Oopart
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oopart hitza ingelesetik hartutako akronimoa da: OOPArt, out of place artifact ("lekuz kanpo dagoen objektua"). Kontzeptua Ivan T. Sanderson AEBko kriptozoologoak (1911-1973) sortu zuen. Hitz honekin inguru historikotik kanpo zeuden objetuak definitu nahi zituen. Adibidez, zer egiten du Olaf III.a Norvegiakoaren garaiko txanpon batek, 1065-1080 urte ingurukoa, Kolon aurreko Ameriketako Estatu Batuetako aztarnategi batean? Kolon aurretik bikingoek Ipar Amerika kolonizatu zuten? Modu batez, objektu horiek, itxuraz, kronologia historikoak zalantzan jartzen dituzte. Kontzeptu hau zientzia munduan ez da erabiltzen; ohikoa da, aldiz, parapsikologian eta pseudozientzietan.