One Direction
From Wikipedia, the free encyclopedia
One Direction (maiz 1D laburtua) pop estiloko boy band talde bat da, 2010ean The X Factor britainiar telebista-saiotik eratua. Hasieran bost ziren taldean, baina 2015eko martxoaren 25ean Zayn Malikek bere bidea bakarrik jarraitzea erabaki eta taldetik alde egin zuen; geroztik, lau dira taldekideak: Niall Horan, Liam Payne, Harry Styles eta Louis Tomlinson.
One Direction | |
---|---|
One Direction, Ezkerretik eskuinera: Louis Tomlinson, Niall Horan, Liam Payne eta Harry Styles . | |
Datuak | |
Ezizenak | 1D, One addition |
Jatorria | Londres, Erresuma Batua Irlanda |
Musika mota | Pop, Teen Pop, Pop-Rock |
Instrumentuak | Niall Horan: gitarra. Louis Tomlinson: pianoa. |
Urteak | 2010 - 2016 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Syco Music, Columbia Records, Sony Music Entertainment |
Taldekideak | |
Niall Horan Liam Payne Harry Styles Louis Tomlinson Zayn Malik (2010-2015) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.onedirectionmusic.com | |
|
Britainia Handiko The X Factor telebista saiora aurkeztu ziren 2010ean, banaka, baina epaileek bostak talde batean elkartu zituzten, hala eraginkorragoak izango zirela pentsatuz. Boy band moduan sortu zen taldea, baina 2016. urte amaieran, bakoitzak bere bideari ekin zion. Lehiaketaren transmisioan zehar aitabitxi bezala Simon Cowell aritu zen. Audizioen hostean, kaleratuak izan ziren.Hala ere, honen ondoren, Nicole Scherzinger epaimahaikideak, bostak talde baten parte izan zitezela iradoki zuen, zeinak "One Direction" izena hartu zuen. Lehiaketan, hirugarren postuan gelditu ziren. Dena dela, Cowellek Syco Music diskografiako gastuen kargu egin zen, gazteek disko bat kaleratu ahal zezaten.
2011ko bigarren sei hilabetean, kaleratu zuten lehen abestia, «What Makes You Beautiful», Erresuma Batuko eta Irlandako zerrenda nagusien zenbaki batean debuta egitea lortu zuena. Hori horrela, hainbat aintzatespen eskuratu zituzten. Horien artean, single hoberenarentzako Brit-a edota artista berri hoberenarentzat hiru MTV Video Music Awards .
Haien lehenengo albuma 2011ko azaroaren 21ean kaleratu zuten: Up All Night. Horrekin batera, otsailean liburua atera zuten. 2012ko otsailaren 7an atera zen haien lehen diskoa Espainiako merkatura.
2015eren amaieran "Made in the A.M" albuma kaleratu arren, ez zuten album honen gira bat egin; izan ere, 18 hilabeteko deskantsu batean sartzea erabaki zuten. Hala ere, 18 hilabete izango zirela esan zuten arren, 5 urte ondoren, oraindik ez dira berriro elkartu abesteko eta bakoitzak bere musika ateratzen ari dira.
5 urte horietan abesti oso famatuak atera zituzten; "Story of my life", "History", "Steal my girl","drag me down":.. Azken abesti honen bideoklipa, NASA-n grabatu zuten; izan ere, bertan grabatzera gonbidatuak izan ziren
Haien musika urteetan zehar aldatu egin da. Lehenengo bi albumetako abestietan letra inpertsonalagoak eta saltzeko errezagoak ziren abestiak zeuzkaten. 2013an berriz, Louis Tomlinsoni esker, haiek letra idazten hasi ziren eta hortik aurrera, letra sakonagoak zituzten; izan ere, taldekide guztiak abestiak idatzi zituzten. Askotan jendeak bakarrik "What makes you beautiful" abestia bakarrik dakite eta askotan kritikatzen dituzte haien letrak ez direla onak, baina hori da entzuten duten abesti bakarra. Badaude hainbat abesti "singel-ak" ez dirala, baina oso onak direnak, esaterako, "if I could fly, fool's gold...". Letrak idazten hasi zirenean, argi utzi zuten daukaten talentua, ez bakarrik abesteko, baita letra idazterakoan ere.