One-Punch Man
From Wikipedia, the free encyclopedia
One-Punch Man (japonieraz: ワンパンマン, Hepburn: Wanpanman?, «Gizon ukabilkada-bakarra») akzio eta komediazko webkomiki bat da, gerora manga gisa eta azkenik animean ere plazaratu dena. Web-komikia One izeneko autore japoniarrak sortu zuen 2009. urtean eta oso ezagun bihurtu zen 7,9 milloi bisita izan baitzituen. Jatorrizko hizkuntzan hau da, japonieran, wanpanman hitz-joko bat da, wanpan eta Anpanman hitzekin egina; wanpan "kolpe bakarra" da eta Anpanman umeentzako liburu bateko pertsonaia da.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | One |
Izenburua | ワンパンマン, ONE PUNCH MAN eta ওয়ান পাঞ্চ ম্যান |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komediazko anime eta manga, akziozko manga eta animea eta science fiction anime and manga (en) ![]() |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
onepunchman-anime.net | |
![]() ![]() |
![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/09/One_Punch_Man_logo.svg/320px-One_Punch_Man_logo.svg.png)
Istorioan, Saitama izeneko superheroi baten nondik norakoak kontatzen dira, zeina hiru urteko entrenamendu gogor baten ondoren, oso indartsu bilakatzen den (aldi berean burusoil geratuz). Animean erakusten da nola Saitamak bere indarra frogatzeko etsai indartsuak bilatzen dituen baina denak golpe batez garaitzen dituen. Ondorioz arazo existentzialak ditu, helbururik edo desafiorik gabeko bizitza batean murgildurik aurkitzen baitu bere burua.
Bertsio digital batean, Yusuke Muratak egina, Young Jump-en web orrian argitaratzen hasi zen 2012an. Shūeisha manga fisikoan ere argitaratzen du, hau da, liburuan argitaratzen du. EEUU Viz-eko median lizentzia lortu zuen eta gaur egin Weekly Shonen Jump Alpha-n argitaratzen da astero.
2015. urtean anime bat sortu zen webkomiki honetan oinarrituz, Madhouse ikus entzunezko enpresaren eskutik. Selecta Vision izeneko enpresak Espainian moldatzeko eskubideak bereganatu zituen eta Movistar + ordaindu beharreko plataforman igortzen hasi zen, hasieran azpitituluen bitartez eta ondoren gaztelerara itzulita 2016. urtean. Latinoamerikan itzulita agertzen da 2017. urtetik aurrera, Netflixen bidez ikusgarria izanik