![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ea/Lower_Market_Street%252C_Omagh_County_Tyrone.jpg/640px-Lower_Market_Street%252C_Omagh_County_Tyrone.jpg&w=640&q=50)
Omagheko atentatua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Omagheko atentatua 1998ko abuztuaren 15an Ipar Irlandako Omagh udalerrian jazotako atentatu bat izan zen. Atentatua Benetako IRAk bere gain hartu zuen, Ostiral Santuko Hitzarmenarekin hasitako Bake Prozesuaren aurka zegoen Behin-behineko IRAren eszisioa zena.
Datu azkarrak Datuak, Data ...
![]() Lower Market Street 2001ean, atentatua hertatua zen kokalekua. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 1998ko abuztuaren 15a |
Ordua | 15:10 |
Lekua | Omagh, Tyrone konderria Ipar Irlanda 54°36′1″N 7°17′56″W |
Eraso mota | Bonba-autoa |
Hildakoak | 29 |
Zaurituak | 220-300 inguru |
Egilea | Benetako IRA |
Itxi
Egun hartako arratsaldeko 15:10etan Omagheko Lower Market kalean lehergailuz beteriko auto-bonba bat lehertu eta denera 29 lagun hil (31, horietako bat bikien esperoan zegoen emakume haurduna) eta 220-300 inguru zauritu zituen. Ipar Irlandako gatazka osoan jende gehien hil zen atentatua izan zen.