From Wikipedia, the free encyclopedia
Olaf V.a (1903ko uztailaren 2a-1991ko urtarrilaren 17a) 1957tik bere heriotzera arte Norvegiako errege izan zen. Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburg dinastiako kidea, Haakon VII.aren eta Maud Galeskoaren semea zen.
Olaf V.a Norvegiakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1957ko irailaren 21a - 1991ko urtarrilaren 17a ← Haakon VII.a Norvegiakoa - Harald V.a Norvegiakoa →
1944ko uztailaren 1a - 1945eko uztailaren 15a ← Wilhelm von Tangen Hansteen (en) - Otto Ruge (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alexander Edward Christian Frederik | ||||
Jaiotza | Appleton House (en) , 1903ko uztailaren 2a | ||||
Herrialdea | Danimarka (1903ko uztailaren 2a - 1905) Norvegia (1905 - | ||||
Heriotza | The Royal Lodge, Holmenkollen (en) , 1991ko urtarrilaren 17a (87 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Akershus gotorlekua | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Haakon VII.a Norvegiakoa | ||||
Ama | Maud Galeskoa | ||||
Ezkontidea(k) | Marta Suediakoa (1929ko martxoaren 21a - 1954ko apirilaren 5a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | House of Glücksburg (Denmark) (en) House of Glücksburg (Norway) (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Balliol College Norwegian Military Academy (en) | ||||
Hizkuntzak | norvegiera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | amiral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Norvegiako Eliza Luteranismoa | ||||
kongehuset.no… | |||||
1905ean, Norvegia Suediatik banatu eta erresuma independente bihurtu zenean, bere aita aukeratu zuten errege. Une horretan jaso zuen Olaf izena ere, jaiotzerakoan Alexander Edward Christian Frederik izenez bataiatu baitzuten. Bere aitak ahalegin berezia egin zuen semea kultura norvegiarrean hezteko, eta, horregatik, bertako ikastetxeetan ikasi zuen.
1929an ezkondu zen bere lehengusina Marta Suediakoarekin, eta hiru seme-alaba izan zituen:Ragnhild printzesa, Astrid printzesa eta Harald printzea (geroago errege bihurtu zena).
Bigarren Mundu Gerran parte hartze esanguratsua izan zuen, bere aitarekin batera, III. Reicharen aurkako borrokan. Gobernu osoarekin batera, Londresen erbesteratu zen, eta bertatik Norvegiako Armadaren (erbestekoa) laguntzaile izan zen.
1957an, bere aita hil ondoren, hartu zuen erregetza. Gerran Norvegiari eskainitako leialtasunagatik, "Herritarren Errege" izenez egin zen ezagun. Bizkartzain gabe ibiltzeko ohituraz galdetuta, honako hau erantzun omen zuen behin: "Nola ez dudala bizkartzainik? 4 milioi ditut eta" (Norvegiako biztanleria osoa, alegia).
1991ko urtarrilean hil zen, bihotzekoak jota.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olaf V.a Norvegiakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.