From Wikipedia, the free encyclopedia
Okil handia (Dendrocopos major) pizidoen familiako hegaztia da, Europa eta iparraldeko Asiako basoetan bizi dena[1]. Euskal Herrian ere bizi da, txori arrunta da.
Okil handia | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Piciformes |
Familia | Picidae |
Generoa | Dendrocopos |
Espeziea | Dendrocopos major Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | hazia, kakalardoa, Lepidoptera, Horntail (en) , Aphidoidea, Coccoidea, inurria, Krustazeoa, moluskua, haratustela, arrautza, juvenile (en) , fruitu oskolduna, Ezkurra, begia, zuhaitz azala eta baia |
Masa | 5,7 g (pisua jaiotzean) 89 g (helduen pisua) |
Zabalera | 36 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,9 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 15 egun |
Arrautza | |
Beste okilen modura moko luze eta sendoa du, zuhaitzeko enborretik gora ibili ohi da zulotxoak egiten. Luma gorriak ditu sabelaldean, bestela zuri beltza da; arrak, baina, orban gorri bat izaten du buruaren atzealdean. Zuhaitz-enborretan egindako zulo horietan egiten du habia, eta haziak jaten ditu edo enborretako intsektu-larbak. Okiletan handiena da 23 cm luze izaten baita.[2]
Gure lurraldean bizi diren zuri-beltzezko diseinua duten hiru okiletatik handiena da, hona ez da iristen okil gibelnabar (Decodrocopos leucotos) urria. Azken glaziaziotik Pirinioetako puntu batzuetan bakarrik agertzen da. 26 cm inguruko tamaina du.
Bizkarra, garondoa, ipurtxuntxurra eta isatsa beltzak ditu, isatsa ertz zuriekin; orban zuri bat duten hegalak eta erremigeak zuri-beltzezko marrekin. Buruaren aurrealdean zerrenda zuri-horixka bat dute eta beste buru dena beltza emeek; arrek gainera, zerrenda gorri deigarri bat dute kokotean. Azpialdea zuria du, eta sabela gorriz tindatzen joaten da, uzki eremuan tindu gorri bizia hartu arte. Gazteak ongi bereizten dira beren txano gorri zabalagatik, aurreko zerrenda horixkatik garondoraino hedatzen da.
Okil guztiek danbolina jotzen dute, baina okil handiak dira maizen jotzen dutenak. Lurralde adierazpen hau oso goiz hasten du, neguan, eta kumeak hazten ari dela ere jarraitu egiten du, uda hasiera arte. Urteko beste sasoietan, noizbehinka bakarrik entzuten da errepika.
Alarma bezala "kik" ozen bat jaurtitzen du inguruan sarkinen bat ikusten badu. Bere "kik" horiei esker ondo aurkitzen da, baina, okil txikia bezain iheskorra ez den arren, ez da gehiegi ikusten.
Habiak goian zulatzen dituen barrunbeetan egiten ditu, Normalean lurretik 4 metro baino gehiagora, enbor lodi samarretan. Apiriletik aurrera eta denboraldian behin bakarrik, 4 tik 6 arrautzara jartzen ditu, distiratsuak eta erabat zuriak. Eklosioa 10-13 eguneko inkubazioaren ondoren gertatzen da, eta zeregin horretan arrak ematen du denbora gehien, jaio berritan kumeak zaintzen ere bai.
Jaio eta 25 egun igaro baino lehen, okil handi kumeek habiaren babeslekutik irteten dira, gurasoekin batera ibiltzen dira egun batzuetan, eta laster sakabanatzen dira, 15 bat egun geroago. Zaintzea amaitu ondoren, gazteek zein helduek bizitza bakartia egiten duten.
Elikadura mistoa da, intsektuak jaten dituzte gehien, batez ere kumaldian, baina koniferoen haziak, ,ezkurrak, pagaziak edo urrak ere dezente jaten dituzte. Pinaziak ateratzeko edo urrak edo ezkurrak apurtzeko, azal zimurtsuko enbor baten arrakalaren batean sartzen ditu, horrela mokokadaka errazago apurtzeko. Datu bitxi gisa, okil batzuek, zuhaitz batzuek duten izerdia xurrupatzeko duten zaletasuna aipatzen da: koniferak, eskiak, pagoak, etab., hori lortzeko, azala zulatzen dute mokoka, eta tantatxoak miazkatzen dituzte.
Okil handia sedentarioa da gure latitudean. Koniferoen fruitu gutxi izan den urteetan, Eskandinaviar populazio batzuk hegoalderantz mugitzen dira masiboki.
Paleartikoko eta Ekialdeko eskualdeetako zuhaitz eremu gehienetan banaketa zabala du. Europa osoan zehar agertzen da, Mediterraneoko hegoaldeko ertzetik iparraldeko zuhaitz landarediaren mugaraino. Ez da ugaria, baina Iberiar penintsulako eskualde guztietan agertzen da.
Euskal Herrian ere ez da ugaria, hala ere ia baso zabal guztietan agertzen da. Karrasketan ez da ageri. Badirudi pagadiak baino nahiago dituela harizti zaharrak, ametzak eta erkametzak. Pinudi zaharretan ere ikusten da, nahiz eta kasu gehienetan ziurrenik han habiarik ez egin. Habiak egiteko, inguruko hostoerorkorrak zulatuko ditu ziurrenez.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.