Ohe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ohea normalean lo egiteko erabiltzen den altzaria da, beste gauza batzuetarako ere erabiltzen den arren: irakurri, eseri, atseden hartu, sexu harremanak izan, eta abar. Neurriei dagokienez, oso aldakorrak dira, nahiz eta normalki lagun batentzat edo birentzat diseinatuak izaten diren.
- Artikulu hau altzariari buruzkoa da; OHE izeneko objektuei gaitzat duena beste hau da: «Objektu Hegalari Ezezagun»
Normalean zoru gainean zurezko egitura dago eta haren gainean koltxoia ezartzen da. Koltxoia egiteko material asko erabil daiteke: antzina artilea zen usuena, baina gaur egun apar sintetikoak, malgukiak, edo tempur izenekoa, oso material moldagarria, gorputzaren beroaz biguntzen dena, erabili ohi da.