From Wikipedia, the free encyclopedia
Obulutegiaren tortsioa edo obulutegiaren bihurdura[1] emakumearen ugaltze-aparatuaren gaixotasuna da. Obulutegiaren pedikulu
baskularraren tortsioaren ondorioz sortuko da gaitz hau, non obulutegiko arterien eta zainen zapalketa gertatuko den eta honen ondorioz, obulutegiaren iskemia edo nekrosia gerta daiteke.[2] [3] Gaitz honen sintoma tipikoak, albo bateko min pelbikoa eta goragaleak izango dira. Konplikazioen artean honakoak izango ditugu: infekzioak, odol jarioak eta antzutasuna. [2][3]
Hainbat arrisku faktore egongo dira gaitz honen agerpena bultzatuko dutenak, esaterako: obulutegietako kisteak, obulutegien handipena, obulutegien tumoreak, haurdunaldiak edo falopioren tronpen ligamentua egin izana.[4] [2][3]Bestalde, diagnostiko zehatzena burutzeko zirugia egiten da baina, ekografien eta tomografien bidez ere diagnostikoa burutu daiteke. [2]
Aipatzekoa da tratamendua burutu ostean, kasu gehienetan, obulutegia bere hasierako egoera osasuntsura itzultzen dela; nahiz eta, gaixotasuna denbora luzez pairatu. Gainera, tortsio obarikoa izan duten emakumeek beste obulutegi osasuntsuan gaitz bera izateko %10-eko probabilitatea izango dute[5]. Esan beharra dago, ez dela oso gaitz ohikoa, izan ere, 100000 emakumeetatik 6-k bakarrik garatuko dute gaixotasuna.
Obulutegiko tortsioak larrialdi ginekologikoen %3a adierazten du eta kasuen %70etan 20-39 urte arteko emakumeak dira, hauek haurdinaldian eta menopausian arazoak izateko arrisku handiagoa izango dute. Gainera, adin guztietako emakumeen artean, Obulutegiko tortsioak 100,000 emakumeko 5.6ko intzidentzia-tasa aurkezten du. Aldiz, 15-45 adin tarteko emakumeetan intzidentzia-tasa handiagoa da, 100,000ko 9.6 emakumeek obulutegiko tortsioa pairatzen dute.[6]
Gaixotasun honen arrisku-faktoreak hurrengoak dira:
Egoera fisiologikoetan obulutegiak eta umetoki-tronpa bata besteari atxikiak daude. Horregatik, normalean obulutegiko tortsioa ematen denan, umetoki-tronpen tortsio ematen da ere bai, hau da, tortsio anexiala. Kasu gehienetan tortsioa eskumako obulutegian ematen da eta gutxitan gertatzen da bi obulutegietan aldi berean (kasuen %20a baino gutxiagotan). Hau ematean, obulutegiaren irrigazioa eteten da, edema sortuz, eta ez bada tratatzen, ordu gutxitan obulutegia eta umetoki-tronpa nekrosatzen dira.
Aipatzekoa da tortsioa berez ematea ez dela oso ohikoa, baina, arrisku-faktoreak izateak gaixotasuna pairatzeko probabilitatea handitzen du:
Lotailu zabalaren gehiegizko luzeera izateak arrisku-faktore garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, obulutegiaren irrigazioan zainak eta arteriak mesobarioan eta mesosalpinx-ean agertzen dira, hau da lotailu zabalaren inguruan. Halaber, tumore obariko baten edo gorputz luteoen presentziak, lotailuen tentsioa eragiten du, ondorioz, tortsiorako arriskua handituz.[7]
Hasierako sintomak hauek dira: abdomeneko min orokorra edo unilaterala, honako hauekin nahastu daitekeena: apendizitisa, dibertikulitisa, tiflitisa, haurdunaldi extrauterinoa, ureterreko kolikoa, heste narritakorraren sindromea, pelbiseko hanturazko gaixotasuna edota endometriosiarekin.
Pazienteek askotan abdomeneko min larria izaten dute, orokorrean unilaterala, eta kasuen %70ean goragalea ere izaten dute.[7] Obulutegiaren tortsioaren garapenak aurrera egin ahala, mina geroz eta mugatuagoa eta larriagoa izango da, eta obulutegiaren nekrosia izatekotan, sukarra.[8]
Obulutegiko tortsioa diagnostikatzea oso zaila da. Obstetrizia eta ginekologia sail batek egindako ikerketa batean aurkitu zuten obulutegiko tortsioaren operazio aurreko diagnostikoa pazienteen %46an bakarrik egiaztatu zela. [8]
Testuinguru anamnesiko batean eta esplorazio fisiko batean oinarrituz, diagnostikorako lehenengo mailako prozedurak honako hauek dira:
Ekografia ginekologikoa izaten da gehien erabiltzen den teknika. [11] Kasu batzuetan, Doppler ultrasoinua ere aholkatzen da. [9].[10] Hala ere, askotan behin betiko diagnostikoa ebakuntza-gelan egiten da.[12]
Dopplerrarekin jarraituz, odol fluxu gabezia obulutegiko tortsioaren indikatzaile ona izan ohi da. Izan ere, fluxu baxua daukaten emakumeek obulutegiko tortsioa edukitzeko probabilitate handiagoa edukiko dute. Obulutegiko fluxu ez-ohikoaren sentsibilitatea eta espezifikotasuna obulutegiko tortsioarentzako, %78a eta %71 dira, hurrenez hurren. [8] Dopplerak ematen dituen fluxuren ezaugarri espezifikoen artean honako hauek daude: [11]
Hala ere, baskularizazio normala edukitzeak ez du guztiz baztertzen obulutegiko tortsioa. Izan ere, kasu batzuetan, Doppler fluxua egon daiteke obulutegiaren odoleztapen dualari esker (obulutegiko zein uteroko arteriena). Ekografiako beste ezaugarri batzuetan honako hau ikus daiteke: [11]
Obulutegiko tortsioa edukitzearen susmoa, obulutegiko odol hodietan Doppler ekografia bat eginez egiaztatzen da. Teknika hau, obulutegiko tortsioaren kasu gehienetan, obulutegi zain zein arteriatan fluxu gabezia erakusteko gai da. Aitzitik, odol fluxua egoteak ez du baztertzen aldizkako obulutegiko iskemia bat egotea [11] ; kasu hauetan, susmo kliniko egiaztatu baten aurrean, diagnostiko zehatza laparoskopia bidez bakarrik egin daiteke.
Laparoskopia, diagnostiko egoki bat egiteaz gain, obulutegiaren tortsioa tratatzeko erabiltzen den teknikarik ohikoena da. Obulutegiko perfusio normalaren berriztapena ahalbidetzen du. Laparoskopian, kaltetutako obulutegia pelbiseko paretara finkatzen da kirurgia bitartez. (ooforopexia). Kasurik larrienean, obulutegiko odol fluxua denbora tarte luze batez eteten bada, obulutegiko nekrosia gertatu daiteke.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.