From Wikipedia, the free encyclopedia
Mac OS X Macintosh ordenagailuentzako Mac OS sistema eragilearen azken bertsioa da. Sistema eragilea 2001. urtean kaleratu zen. Bi zatitan banatzen da: Darwin, kode irekiko Unix-moduko ingurugiro bat BSD iturrian eta Mach kernelaren oinarritua, Apple Computer-ek moldatu eta garatua garatzaile independenteen laguntzaz; eta GUI jabedun bat Aqua izeneko eta Applek garatua.
MacOS X | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2001 |
Argitaratze-data | 2001 |
Azken bertsioa | 14.6.1 |
Honen izena darama | McIntosh (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana, ingelesa, arabiera, Mexikoko gaztelania, gaztelania, katalana, koreera, Kroaziera, daniera, eslovakiera, finlandiera, frantsesa, greziera, hebreera, hungariera, Indonesiera, italiera, japoniera, nederlandera, brasildar portugesa, portugesa, errumaniera, errusiera, txekiera, turkiera, ukrainera, Vietnamera, Txinera sinplifikatua, txinera tradizionala eta norvegiera |
Euskarria | x86-64 (en) , AArch64 (mul) , PowerPC (mul) eta x86 (mul) |
Programazio-lengoaia | C++, Objective-C (mul) , Swift (mul) eta C |
Telesaila | XNU (en) , FreeBSD, Unix eta Darwin |
GUI tresnak | Aqua (en) eta Cocoa (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun eta Apple Public Source License (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Darwin FreeBSD |
Honen eragina jaso du | Compiz (en) , BSD, NeXT (en) , OpenStep (en) , Linux, Beryl (en) , FreeBSD, OpenBSD (mul) eta Mach |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Apple Inc. |
apple.com… |
2001. urtean ere Mac OS X Server kaleratu zen. Arkitektura aldetik lanerako bertsioaren (bezeroa) berdina den arren, ezberdintasunak lanabesen aldetik datoz, lan taldeen kudeaketa eta administrazio softwarea dakar, hainbat sare zerbitzurako sarrera erraztuz, adibidez posta zerbitzari batera, samba zerbitzari batera, LDAP zerbitzari batera edo DNS zerbitzari batera. Gainera lizentzi modu ezberdina du.
X karakterea zenbaki erromanikoa da, eta ofizialki "ten" bezala ahoskatzen da, eta Macintosh sistema eragileen aurreko nomenklatura jarraitzen du Mac OS 8 eta Mac OS 9 bezala. Pertsona batzuk X irakurri egiten dute eta "ex" bezala ahoskatu. Interpretazio honen arrazoietako bat Unix-moduko sistema eragilei askotan x hizkia gehitzen zaiolako da (adibidez AIX, IRIX, Linux, Minix, Ultrix, Xenix). Beste arrazoitako bat Apple-n bertsio izenak inprimatzeko joera da, adibidez "Mac OS X version 10.4".
Mac OS Xen bertsio izenak felino handienak dira. 10.0 bertsioak Cheetah izena du, 10.1 bertsioak Puma, 10.2 bertsioak Jaguar eta 10.3 bertsioak Panther, 10.4 bertsioak Tiger, 10.5 bertsioak Leopard eta azken bertsioak, 10.6ak, Snow Leopard izena du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.