From Wikipedia, the free encyclopedia
Nur ad-Din Abu al-Qasim Mahmud Ibn 'Imad ad-Din Zengi (?, egungo Siria, 1118 – Damasko, 1174ko maiatzaren 15a), eskuarki Nur ad-Din (arabieraz: نور الدين, «Fedearen argia») deitua, Alepoko emirra izan zen 1146-1174 bitartean, eta Damaskokoa 1154-1174 bitartean. Zengid leinuko kidea izan zen.
Nur ad-Din Mahmud | |||||
---|---|---|---|---|---|
1146 (egutegi gregorianoa) - 1174 (egutegi gregorianoa) ← Zengi - As-Salih Ismail al-Malik (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mosul, 1118ko otsailaren 11 | ||||
Herrialdea | Zengid leinua | ||||
Heriotza | Damasko, 1174ko maiatzaren 15a (56 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nur al-Din Madrasa (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Amigdalitisa | ||||
Familia | |||||
Aita | Zengi | ||||
Ezkontidea(k) | Ismat ad-Din Khatun (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Zengid leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | buruzagi militarra eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa |
Imad ad-Din Zengiren semea eta ondorengoa izan zen. 1146-1150 bitartean, Edesako Konderriaren konkista bukatu zuen, eta 1154an Damasko bereganatu zuen. Gotorleku asko hartu zituen gurutzatuengandik, eta Sirkuh bultzatu zuen Egipto hartzera. Saladin, Sirkuh-ren iloba, Egiptoko fatimien kalifaldi xiitaz jabetu zen 1171ean.
Gudari izateaz gainera, antzeak eta zientziak babestu zituen, eta erietxeak, eskolak eta liburutegiak sortu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.