Notazio zientifiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Notazio zientifikoa oso zenbaki handiak edo 0tik oso gertu dauden zenbakiak, sistema hamartarrean, idazteko era bat da, argitasuna eta kalkuluak egiteko erosotasuna helburu dituena. 0tik gertu dauden edo oso handiak diren magnitude fisikoak eta kimikoak adierazteko maiz erabiltzen da, adibidez Avogadroren zenbakia irudikatzeko.
Notazio zientifikoan zenbaki guztiak era honetan idazten dira:
("a bider 10 ber b"), b berretzailea zenbaki oso bat, eta adierazle edo mantisa deritzon a balioa zenbaki erreal bat izanik hurrenez hurren. Adierazi beharreko zenbakia negatiboa bada, aurretik "-" (minus) ikurra jartzen zaio.
Adibidez, taula honetan sistema hamartarrean idatzitako zenbait zenbaki azaltzen da, notazio zientifikoan dagokien idazkerarekin batera:
Ohizko sistema hamartarraz | Notazio zientifikoaz |
---|---|
300 | 3×102 |
4 000 | 4×103 |
5 720 000 000 | 5.72×109 |
−0.000 000 006 1 | -6.1×10-9 |
Arestiko taulan erakutsi bezala, zenbaki bat notazio zientifikoan adierazteko eskuarki unitateen lekuan zifra adierazgarriena ezartzen da eta beste zifra guztiak koma ondoren kokatzen dira.
Kalkulagailuetan eta konputagailuetan zenbakiak notazio zientifikoan azaltzeko erabiltzen den idazkera hau izaten da, E letrak berretzailea adierazten duelarik:
1.56234E29=1.56234×1029=156 234 000 000 000 000 000 000 000 000
2.34·E–11=2.34×10-11=0.000 000 000 023 4
Ohartu behar da E letrak ez duela zer ikusirik matematikan maiz erabiltzen den e zenbakiarekin.