From Wikipedia, the free encyclopedia
Nikolai Alekseievitx Ostrovski (errusieraz: Николай Алексеевич Островский; ukraineraz: Микола Олексійович Островський; Vilija, Rivneko oblasta, Volhiniako gobernazioa, 1904ko irailaren 29aGreg./irailaren 16aJul. - Mosku, 1936ko abenduaren 22a) ukrainar jatorriko sobietar idazlea izan zen.
Nikolai Ostrovski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viliia (en) , 1904ko irailaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Ukrainako Herri Errepublika Errusiako errepublika Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1936ko abenduaren 22a (32 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | : esklerosi anizkoitza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iakov Sverdlov Communist University (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Prosa |
Gradua | brigade commissar (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Hainbat eskuzko lanbidetan aritu ondoren, 1917an boltxebike aktibista bihurtu zen. 1918an Komsomol eta Armada Gorriarekin bat egin zuen eta Errusiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta bertan zauritu eta tifusa hartu zuen. 1924an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen.
Elbarri eta itsu, 1930ean Altzairua nola tenplatu zen (errusieraz: Как закалялась сталь, Kak zakalyalas' stal') eleberria idatzi zuen. Errealismo sozialistaren eleberri honek eragin handia izan zuen sobietarren munduan. Egunkarietarako artikuluak ere idatzi zituen eta irratian hitzaldiak egin zituen. Idazle Proletarioen Batasuneko Moskuko adarreko kide izan zen, eta 1934an Sobietar Idazleen Batasunean sartu zen. Bere heriotza goiztiarrak Ukrainan Errusiako Gerra Zibilari buruzko Ekaitzetik jaioa (errusieraz: Рождённые бурей) eleberria amaitzea eragotzi zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.