From Wikipedia, the free encyclopedia
Nika Križnar (Škofja Loka, 2000ko martxoaren 9a) eski-jauzilari esloveniarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eta brontzezkoa irabazi ditu[1].
Nika Križnar | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Delnice (en) , 2000ko martxoaren 9a (24 urte) |
Herrialdea | Eslovenia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eski jauzilaria |
Parte-hartzailea
| |
nikakriznar.com | |
2016an hasi zen Munduko Kopan parte hartzen eta 2020-2021 denboraldiko Munduko Kopa irabazi zuen[2]. Urte hartan hamairu proba jokatu eta bi garaipen, lau bigarren postu eta beste lau hirugarren postu lortu zituenez erregularrena izan zen[3]. 2021-2022an ere beste bi garaipen daramatza.
Aurreneko Munduko tapelketa 2017an jokatu zuen Lahtin (Finlandia) eta laugarren egin zuen talde mistoan. 2019ko Seefeldeko Munduko txapelketan bi laugarren postu eskuratu zituen, taldeka eta talde mixtoan. 2021ean Oberstdorfen (Alemania) lortu zituen aurreneko Munduko txapelketako dominak, zilarrezkoa taldekakoan eta brontzezkoa banaka salto luzean.
Olinpiar Jokoei dagokienez 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan zazpigarrena izan zen eta 2022ko Pekingoetan bakarkako lehian brontzezko domina eskuratu du[4] eta talde mixtoan urrezkoa.
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Salto arrunta talde mistoa | |
2022 | Pekin ( Txina) | banaka salto handia | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | Salto arrunta taldean | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | banaka salto handia | |
Munduko Kopa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020-21 | hainbat | Sailkapen orokorra |
2022ko urtarrilaren 30ean emakumezkoen salto handiko errekorra ezarri zuen 151 metrotako jauzia eginez. Willingenen (Alemania) jokaturiko Munduko Kopako proban izan zen[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.