New Yorkeko Liburutegi Publikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
New Yorkeko Liburutegi Publikoa (ingelesez: New York Public Library, NYPL) munduko liburutegi-sare garrantzitsuenetako bat da eta Amerikan eduki gehien dutenen artean kokatzen da. Liburutegiaren ezaugarri nagusia jendearentzat eskuragarri dauden liburu kopuru handia izatea da, aldiz beste liburu batzuk eraikin barnean bertan irakurtzea derrigorrezkoa da. Gainera Estatu Batuetako liburutegi publiko handienetako bat da eta informazio bilaketa sistema oso zabala du. Bere zuzendaritza erakunde pribatu baten esku dago, nahiz eta bere erabilera publikoaren ondorioz bere izakera ez komertziala den, eta funtsa publiko nahiz pribatuen bidez finantzatzen da.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
New Yorkeko Liburutegi Publikoa | |
---|---|
New York Public Library | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°42′46″N 74°00′22″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1895eko maiatzaren 23a |
Zuzendaria | Anthony Marx (en) |
Arkitektura | |
Objetu kopurua | 53.100.000 |
Bisitariak urtean | 18.000.000 |
Webgune ofiziala | |
Itxi