Nenagh
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nenagh (irlanderaz An tAonach edo Aonach Urmhumhan), Irlandako Tipperaryko konderrian kokatzen den udalerria da. Ipar Tipperaryko hiriburua da. 2011an 9.872 biztanle zituen.
Nenagh An tAonach / Aonach Urmhumhan | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Tipperary konderria |
Postakodea | E45 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°51′48″N 8°11′58″W |
Altuera | 72 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 8.968 (2016) |
Bestelako informazioa |
Irlanderazko Aonach Urmhumhan izenak "Ormonden feria" esan nahi du, Ormond Munster ekialdearen izen tradizionala da.
Anglo-normandiarrak XII mendean iritsi aurretik O'Kennedytarren lurrak izan ziren hauen. 1216an gaztelua eraiki zuen Butler familiak eta bere gaztelu garrantzitsuena izan zen XIV mendean Kilkenny gaztelura joan ziren arte. Butlertarrak ziren herriaren jabeak eta monasterioa eta ospitalea ere sortu zituzten. 1252an frantziskotarrek abade-etxe bat eraiki zuten, sei mende iraungo zuena.
O'Carrollek 1550an herria erasotu eta su eman zion. Nenagh erabat suntsitu zen eta berriz eraiki beharra izan zen. XVII mendeko borrokek bete betean harrapatu zuten. 1838an Tipperary bitan banatu zen eta Nenagh iparraldeko hiriburu izendatzean herriak garapen handia izatea lortu zuen. XIX mendean merkatal herria zen honetara industrializazioa iritsi zen, destilategiak, artioa prozesatzeko lantegiak, gurdigintza eta olak batez ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.