![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3b/Bolivian_Army_2nd_Lt._Mauricio_Vidangos_stands_guard_at_the_entry_control_point_of_an_Observation_Point.jpg/640px-Bolivian_Army_2nd_Lt._Mauricio_Vidangos_stands_guard_at_the_entry_control_point_of_an_Observation_Point.jpg&w=640&q=50)
Nazio Batuen kasko urdin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazio Batuen bake indarra, eskuarki Kasko urdinak deitua, NBEko kidego militarra da. Ez da gudaroste iraunkorra, baina bake-indar diren aldetik, haien beharra dagoenean, NBEren agintaritzapean jartzen dira. Kidego horien betebeharra bakeari eustea da, eta bake-prozesuak kontrolatzea, nazioartean onartutako itunak betearaziz. 1988. urtean, Bakearen Nobel saria jaso zuten. Eta 1993an, Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzea Saria eman zieten Jugoslavia ohian zerbitzatu zuten kasko urdinei.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3b/Bolivian_Army_2nd_Lt._Mauricio_Vidangos_stands_guard_at_the_entry_control_point_of_an_Observation_Point.jpg/640px-Bolivian_Army_2nd_Lt._Mauricio_Vidangos_stands_guard_at_the_entry_control_point_of_an_Observation_Point.jpg)
Bake-misio batean esku hartzeko printzipioak:
- Segurtasun Kontseiluko Ebazpen batean jasotako nazioarteko itun bat behar da.
- Gatazkan parte hartzen duten lehiakideek baimena eman behar dute aldez aurretik.
- Bake-indarrak bidaltzen dituzten herrialdeek neutraltasunari eutsi behar diote.
- Bake-indarrek inpartzialak izan behar dira beren ekintzetan.
- Indarkeriaren erabilera mugatu egiten da.
- Aginte-unitate bat izan behar da, nazioartean ordezkaritza duena eta NBEren mende dagoena.