Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena, labur NBKAEH (ingelesez United Nations Framework Convention on Climate Change, labur UNFCCC) nazioarteko ingurumen itun bat da, Nazio Batuen Ingurumen eta Garapen Batzarrean egina Rio de Janeiron, 1992ko ekainaren 3 eta 4an. 1994ko martxoaren 21an sartu zen indarrean.
Datu azkarrak Law identifier (en), Mota ...
Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena | |
---|---|
Law identifier (en) | 平成6年条約第6号 |
Mota | United Nations treaty (en) |
Indarraldi | 1992ko maiatzaren 9a - |
Data | 1992ko ekainaren 4a |
Argitaratze-data | 1992ko maiatzaren 9a |
Indarrean sartze | 1994ko martxoaren 21a |
Depositary (en) | Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia |
Webgune | unfccc.int |
Itxi
Itunaren helburua berotegi-efektu gas kopurua eguratsean orekatzean datza, sistema klimatikoarekiko interferentzia arriskutsua galaraziko duen mailara. Hiru printzipio nagusi ditu:
- zuhurtasun printzipioa
- erantzukizun printzipioa, bateratua baina desberdindua
- garapenerako eskubidea