Narkotiko
substantzia horrek sentsibilitatea aldatzen du eta efektu estimulatzaileak, apalgarriak, narkotikoak edo haluzinogenoak eragin ditzake, eta etengabe erabiltzeak mendekotasuna sortzen du / From Wikipedia, the free encyclopedia
Narkotikoak edo gai sorgarriak loa eta askotan ere estuporea eragiten duten sendagaiak dira. Kasu gehienetan nerbio-bulkaden transmisioa inhibitzen dute, batez ere minarekin lotuta daudenak. Narkotikoen multzoan eragin psikoaktiboa duten mota askotako drogak daude baina terapian ez dira umore aldaketak eragiteko, psikotropikoak bezala, beste farmazia-ezaugarriak baizik: analgesia, anestesia, eztularen aurkakoak, beherakoaren aurkakoak... Beraz, nahiz eta une batean edo bestean bizkorgarri izan, azkenean nerbio-sistema zentralean eragin deprimigarria sortzen du.