From Wikipedia, the free encyclopedia
Naim Süleymanoğlu, jaiotza izena Naim Suleimanov (bulgarieraz: Наим Сюлейманов; Ptitxar, Momtxilgrad, Kardzhali probintzia, 1967ko urtarrilaren 23a - Istanbul, 2017ko azaroaren 18a), bulgariar jatorriko turkiar halterofiloa izan zen. Halterofiliaren historiako kirolaririk onenetako bat izan zen: zazpi aldiz munduko txapeldun eta hirutan Olinpiar Jokoetako txapeldun.
Naim Süleymanoğlu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ptichar (en) , 1967ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Bulgaria Turkia |
Heriotza | Istanbul, 2017ko azaroaren 18a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Edirnekapı Martyr's Cemetery (en) |
Heriotza modua | : zirrosia |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gazi University (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 147 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Джобния Херкулес eta Cep Herkülü |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Nationalist Movement Party (en) |
12 urterekin hasi zen pisuak jasotzen, eta halterofiliako junior mailako munduko txapelduna izan zen 14 urterekin. 15 urterekin hautsi zuen lehen aldiz munduko errekorra, eta hamaseirekin bere gorputzaren pisua halako hiru altxatzea lortu zuen (metro eta erdiko luzera zuen eta hirurogeita zazpi kiloko pisua); halterofiliaren historian hori lortzen zuen bigarren kirolaria izan zen.
1986an, turkiar etnia xurgatzeko Bulgariako gobernuak hartu zituen neurriak eragin zioten, hala nola mezkitak ixteak eta jai eta lurperatze musulmanak debekatzeak. 1988an egin zuen debuta Olinpiar Joko batzuetan, Seulen, eta munduko lau errekor hautsi zituen, artean berdindu ez diren markak ezarriz. 1992ko Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan, eta 1996an, Atlantan, garaile atera zen berriro. Bi urte lehenago, Melbourneko munduko txapelketan, Bulgariako selekzioarekin parte hartzen ari zela, taldetik desertatu zuen. Turkian babes politikoa eskatu zuen eta izena aldatu zuen. Atlantan bere pisua halako bost altxatzea lortu zuen.
Erretiratu ondoren, politikan sartu zen, Turkiako Abertzale Ekintza alderdian, eta Kiraç herriko alkatetzarako hautagaia izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naim Süleymanoğlu |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.