Nahumen liburua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nahumen liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da, profeten liburuen sailekoa. Nahum Galileako profeta bat zen, eta K.a. 642-606 artean idatzi zituen bere profeziak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/40/Nahum.jpg/220px-Nahum.jpg)
Nahum profetaren liburuak Ninive Asiriako hiriburuaren hondamendia iragartzen du. Asiria zen K.a. VII. mendean Ekialde Hurbil osoan jaun eta jabe; bere morroi zuen Judako erreinua ere. K.a. 663tik 612ra bitartean kokatzen bide da Nahumen profetagintza –hau da, 663an Tebas, Egiptoko hiriburua, asiriarrek hartu eta gero, baina 612an Ninive babiloniar eta mediarren esku erori baino lehen–. Hala ere, aditu guztiak ez datoz bat datazio horretan.
Nahumen poemek abertzale baten pentsamendua islatzen dute, pentsatzen duena Jainkoak gobernatzen dituela herrien historia.