From Wikipedia, the free encyclopedia
Museo Coconut telebistako umero saio bat da. Neox telebista kateak eskaintzen du. Lehenengo atala 2010eko azaroaren 1an estreinatu zen, eta bere ezaugarri nagusia zentzurik gabeko komedia dela esan daiteke egoera gehienetan. Aktore nagusiak Muchachada Nuitik etorritakoak dira, La 2ek egiten zuen sketch programa.
Museo Coconut | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 33 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma |
Hizkuntza | gaztelania |
Antzezlea(k) | |
Raúl Cimas (zuzendari) Julián López (en) (segurtasuneko jagole) Ernesto Sevilla (seme) Carlos Areces (segurtasuneko jagole, jabea) Joaquín Reyes (segurtasuneko jagole) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Neox |
Hasiera-data | 2010eko azaroaren 1a |
Amaiera-data | 2014ko urtarrilaren 27a |
Telesailaren mamia Museo Coconuten gertatzen diren egoerak dira, gaur egungo museo bat. Jaime Walter (Raúl Cimas) museoaren zuzendaria bilakatzen da, New Yorkeko MOMAn eta bere bizitza pribatuan porrot egin ondoren. Ailegatzerakoan, gatazkak izango ditu, bai museoko jabearekin, Coconut andrea (Carlos Areces), bai bere enplegatuekin.
Museo Coconut zuzenean grabatzen da plato batean jendaurrearekin eta pertsonai famatuak agertu ohi dira. Gainera, hainbat eduki ditu, animaziozko miniserieak. Museo Coconut ez da existitzen, bere fatxada Madrilgo José Saramagoko gizarte etxea da. Gainera, kanpoaldeko eszena batzuk filmatu dira bertan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.