![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e8/Murray_Bookchin_%2528cropped%2529.jpg/640px-Murray_Bookchin_%2528cropped%2529.jpg&w=640&q=50)
Murray Bookchin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Murray Bookchin (1921eko urtarrilaren 14a - 2006ko uztailaren 30a) AEBko historialaria, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea, ideologoa eta ekintzaile ekologista izan zen, ekologia sozialaren (ekoanarkismoa) fundatzailea eta mugimendu ekologistaren aitzindaria.
Murray Bookchin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1921eko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | Juduak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Burlington, 2006ko uztailaren 30a (85 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Beatrice Bookchin (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, bakearen aldeko aktibista, soziologoa, politikaria, ekologoa eta ekintzaile ekologista |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Young Communist League USA (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Socialist Workers Party (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Liburu asko idatzi zituen. Bookchinen ideologia, hasieran, marxismo tradizionalean koka dezakegu baina sozialismo libertariorantz eboluzionatu zuen, Kropotkinen tradizio anarkistan.
1990. hamarkada bukaeran, egungo mugimendu anarkistaren bizimodua apolitikoa zela iritzita, edo egungo anarkismoak gizabanakoaren autonomia gehiegi azpimarratzen duela pentsatuta, askatasunaren muin sozialista eta kolektiboa higatuz, bere burua ez du anarkistatzat joko eta Komunalismoa deituriko ideologia sozialista libertarioa sortuko du, marxista eta anarkista pentsamenduen adiskidetzea bilatuko duena.
Bookchin antikapitalista nabarmena izan zen, gizartearen deszentralizazioa defendatzen zuen, norabide ekologiko eta demokratikoago baterantz.