Munduko Xake Txapelketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Munduko Xake Txapelketa, xakean Munduko Txapelduna nor den erabakitzeko asmoz FIDEk antolatzen duen txapelketa bat da.
Munduko Xake Txapelketa | |
---|---|
Mota | kirol lehiaketa errepikakor |
Kirola | xake |
- Artikulu hau gizon-emakumeen txapelketari buruzkoa da; soilik emakumezkoena gaitzat duena beste hau da: «Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa»
Lehenengo txapelketa ofiziala 1886an izan zen eta Wilhelm Steinitzek irabazi zuen. 1886tik 1948ra txapelketa antolatzeko arauak ez zeuden finkatuta; eskuarki txapeldunak ezartzen zituen txapelketako baldintzak, non aurretik aurkariak gutxieneko diru kopuru bat segurtatu behar zuen jokatu ahal izateko. 1948tik 1993ra FIDEk arautu eta antolatu zuen txapelketa. 1993an, orduko txapeldun zen Gari Kasparovek FIDErekin eten eta munduko xake txapelketa paralelo bat antolatu zuen. Zenbait urtez bi Munduko Txapeldun izan ziren aldi berean, harik eta 2006an tituluak txapelketa bakarrean batu zituzten arte. Ordutik FIDEk antolatzen du Munduko Xake Txapelketa.
Egungo Munduko Xake Txapelduna Magnus Carlsen norvegiarra da.
Honako munduko txapelketa hauek ere badira: Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (emakumezkoek Munduko Xake Txapelketan ere parte har dezakete), Munduko Junior Xake Txapelketa (20 urtetik beherakoentzat), Munduko Senior Xake Txapelketa (60 urtetik gorakoentzat) eta Munduko Korrespondetzia Xake Txapelketa. Munduko Ordenagailu Xake Txapelketa ere bada, zeinean ordenagailuek baino ezin dezaketen parte hartu.