Multiprogramazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Multiprogramazioa prozesu bik edo gehiagok memoria nagusiko unitate berean lan egitea eta PUZ batean era beran (sasiparalelismo) egikaritzea ahalbidetzen duen teknikei deitzen zaie.
Une konkretu batean PUZak prozesu bakarra hartzen du horregatik sasiparalelismo esaten zaio. Multiprogramazioan memoria nagusiko prozesuak PUZak exekuta ditzaten denboran txandakatzen dira, prozesu bat osorik bukatu beharrik gabe (algoritmoaren arabera) beste bat exekutatzen da. Prozesu baten sarrera-irteera (S-I) eragiketa bat gertatzen denean, PUZak honi itxaron beharrean beste prozesu bat hartzen du, kasu hau da multiprogramazioaren sasiparalelismo gehien ustiatzen duena.