From Wikipedia, the free encyclopedia
Mugimendu zenobitikoa Erdi Aroan hasitako tradizio monastiko bat da, elkarbizitza aldarrikatzen duena. Monasterioko elkarkidetza zen bere ezaugarri nagusia, fraideen gainontzeko pertsonekiko isolamendua mantentzen zuena. Mendebaldean, elkarte bakoitza ordena erlijiosoren batekoa zen, eta fraide zenobita baten bizitza arau batek erregulatzen zuen (pretzeptu bilduma bat).
Mugimendu zenobitikoa, fraideen elkarbizitzari ordena jartzeaz arduratzen zen, ondasun eta produktuen administrazioari dagokionez, baita jaiotzen ari zen kristautasunaren interes filosofiko, diziplina eta fedean prestatzeaz ere. Meditazio eta biltzeak egiten ziren, elkarte erlijioso guztiek egiten zuten lez.
Zenobita eta zenobitiko (latinezko coenobĭum hitzaren bidez), grezierazko κοινός (koino, "elkar") eta βίος (bíos, "bizitza") hitz elkartutik dator "elkarbizitza" edo "elkarkidetza" esan nahi duena. Adjektibo greziarra κοινοβιακόν (koinobiakón) da. Elkarrekin bizitzen ari den fraide talde bati, zenobio deritzo, latinez cenobium (monasterioa).
Monastizismo zenobitikoa, zenbait erlijiotan existitzen da, nabarmenenak, kristaua eta budista diren arren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.