Muga
bi entitate politiko edo juridikoen arteko banaketa gune geografikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Muga estatu, herrialde, lurralde, udalerri, herri, auzo edo lursailen arteko banaketa lerro geografiko, administratibo edo politikoa da. Estatuen arteko muga batzuk irekiak dira eta estatu larrialdi kasuetan ez beste zaintza mugatua dute, Schengen eremuan kasu. Beste muga batzuk ordea, oso estuki zainduak daude, batez ere gatazkagune politiko edo militarrak dauden estatu, herrialde eta eskualdeetan.
- Artikulu hau Muga geografikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muga (argipena)».
Estatuen arteko mugetan aduanak daude. Lursailen kasuan mugarriek mugak adierazten dituzte.