![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d7/Rucksack1.jpg/640px-Rucksack1.jpg&w=640&q=50)
Bizkar-zorro
bizkarrean eramaten den bi tiradun poltsa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkar-zorroa[1], halaber motxila[2] (Heg.), bizkarrean eramaten den zakua da, eusteko sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituena. Uhal bakarreko bizkar-zorro arinak ere badaude. Zorro arrunten ordez erabiltzen dira, zama astunak, tresnak eta objektu handiagoak garraiatzeko, edukiera handiagoa baitute eta pisu astunak eta handiak denbora luzeagoz eraman baitaitezke.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d7/Rucksack1.jpg/640px-Rucksack1.jpg)
Hamar kilotik gorako zamak eramateko erabiltzen diren bizkar-zorro handienek gerrikoa izaten dute, pisuaren zati bat (batzuetan % 90era irits daiteke) gerrian eta aldaketan zamatzeko eta sorbaldetako uhalak gehienbat zama orekatzeko utzirik.