From Wikipedia, the free encyclopedia
Mormonen liburua Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Elizak (Mormoien Eliza) eta mormonismotik ateratako beste mugimendu batzuek onartzen dituzten lau liburu kanonikoetako bat da.
Liburuak berak dioenez, antzinako Amerikako gizon santuek idatzia da, eta Bibliaren moduan idatzita dago. Liburuaren izena liburuan bertan agertzen den Mormon pertsonaiaren izenetik dator. Liburuak dioenez, liburuak idatzi zuten azken profetetako bat izan zen Mormon, gutxi gorabehera K.a. 390ean zenbait idazki eta agiri elkartu eta 2.500 urteko historia laburturik eman zituena.
Mormonen liburua Joseph Smith-ek argitaratu zuen lehen aldiz 1830ean, Palmiran (New York, AEB), eta esan zuen bera zela itzultzaile bakarra. Liburuaren sarreran aipatzen denez, liburuaren atalik garrantzitsuena Hirugarren Nefi liburuko 11. eta 28. kapituluen artean dago, han kontatzen baita Jesu Kristo, berpiztu ondoren, Amerikara joan zela.
Liburua 15 atal edo liburukitan banatuta dago, eta liburukietako bakoitzaren idazle Lehiren ondorengo batek, edo, bestela, garaian gariko profetak izendatutako pertsonak, idatzia da. Hauek dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.